Gabinete Prensa y Publicidad - THE BORDERLINE MUSIC  Si no ve correctamente Click Aquí

 

 

 
 
 

DalecandELA Fest-eko arte, kirol eta umeentzako jardueretan izena eman dezakezu jada

 
 
 
Izen-ematea irekita! DalecandELA Festeko musika kartelari gehitu zaizkion jarduera desberdinetan parte har dezakezu esperientzia osoa bizitzeko.

Irailaren 18tik 21era, Getxoko Portu Zaharra (Bizkaia) eszenatoki solidario bihurtuko da, doako sarrerarekin. Musikaz gain, aktibitate artistikoak, kirol jarduerak, umeentzako ekintzak eta kontzientziazio jarduerak izango ditugu, dena gastronomia onenarekin batera. Guzti hau ELA (esklerosi laterala amiotrofikoa) gaixotasuna ezagutarazteko, ikerketarako eta gaixotasuna pairatzen dutenentzat dirua biltzeko izango da.

Irailaren 20an, ELAren aldeko Travesía Occident ibilbidea izango da. Larunbat arratsaldean, bi ibilbide burutuko dira, bi eta lau kilometrokoak. Ekintza hau Occident-ek babestuko du, eta Orca, DYA eta Swim Camp Getxoren lankidetza berezia izango du; baita Abra Itsas Klub Errealaren, Gurutze Gorriaren, Ur Irekien, Dive Kabratxo eta Northwinden ekarpena ere.

Irailaren 21ean, igande goizean, Yoga tailerra izango da protagonista. Ekintza hau Occident-ek babestuko du eta Yoga Norte-ren lankidetza berezia izango du.

Irailaren 20an eta 21ean, haurrentzako hainbat tailer antolatuko dira, Kids & Us, Mago Oliver eta Liuba, eta Vaca Rules (Buztin Tailerra) enpresen eskutik. 21ean, igande arratsaldez, 6 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzako Herri Kirol jardunaldia hasiko da. Horrez gain, kirol honen diziplina desberdinen erakustaldia ere egongo da, Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak garatua.
 

 

 
Larunbateko jardunaldian zehar, ingurumenaren aldeko jasangarritasun-tailerrak egingo dira Idom eta Sidenor enpresen eskutik. Besteak beste, jaialdiaren gune zehatzetan eta badian hondakin-bilketa,Gorlan, enpresa patrozinatzailearen, boluntarioen parte-hartzearekin, baita Mayor Steelen kolaborazioarekin. Goazen Up-en ardurapean beira-bilketa antulatuko da, Vidrala eta Ecovidrioren eskutik. Ekintza honek famililarteko birziklapena sustatzea du helburu, eta beira ontzia aukera egokiena dela berretsi: alde batetik, osasunerako materialik seguruena delako; eta bestetik, jasangarritasunean erreferentea delako, bere iraunkortasunari eta %100ean birziklagarria izateari esker.

Nobedade gisa, DalecandELA Fest edizio berri honetan, Ciclos Olabarrietak karpa bat jarriko du sarreran. Bertan, bizikletaz jaialdira hurbiltzen direnei konponketa-zerbitzua eskainiko die, edozer gertatuz gero konpontzeko aukera izan dezaten. Horrez gain, bizikleta-aparkalekua egongo da, eta, gainera, cargo bizikletak zein hiri bizikletak probatzeko aukera ere egongo da.

Kontzientziazio-ekintzen artean, AdELA EH nabarmentzen da. Urteak daramatza ELA duten pertsonak zaintzen. "CuídELA" haur eta nerabeei zuzendutako hainbat jarduera garatuko dituzte karpan bertan, enpatia, errespetua eta elkar zaintzearen balioa sustatzeko. Haurrentzako lehen sorospen tailerrak eta helduentzako desfibriladore/CPR tailerrak ere izango dira, DYAren eskutik.

Bigarren urtez, Tamoin enpresak parte hartuko du. Boluntario talde batek laguntza eta sostengua eskainiko die jaialdira hurbiltzen diren gaixoei eta behar bereziak dituzten pertsonei. Irisbond enpresaren eskutik, "Batalla Visual" teknologiaz gozatzeko aukera izango dugu, "eye-tracking" teknologia erabiliz. Teknologia honek hitz egiteko eta mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonei komunikazioa eta inguruarekiko interakzioa errazten die, ELA duten pertsonen kasuan gertatzen den bezala. Era berean, aurten ere Deloitte enpresako langile talde batek parte hartuko du, eta jaialdiko hainbat gunetan esperientzia eta laguntza eskainiko du, ekimen solidario honekin bat eginez.

Arteak ere bere tokia izango du, muralismo ekintza baten bidez: camper bat zuzenean margotuko da, Yamurals enpresaren eskutik.
 

 
DalecandELA elkarteari buruz:

2019an sortu zenetik, DalecandELA elkartearen helburua ELA gaixotasuna gizarte, gobernu eta erakundeen aurrean ikusgai jartzea izan da. Horrez gain, ikerketarako eta gaixotasuna pairatzen dutenen bizi-kalitatea hobetzeko dirua biltzen dute, bizitza honetan garrantzitsuena bidea dela helaraziz.

Horretarako, elkarteak hainbat ekintza eta jardunaldi antolatzen ditu, hala nola erakusketa artistikoak, kirol jarduerak, bidaiak, hitzaldi motibazionalak eta desafioak. Gainera, soinu banda propioa ere badu, helburu solidarioekin Getxoko musika-taldeek grabatua.
 
 

 
 
 
Si necesitas más información, biografía, fotografías, material sonoro o concertar entrevista no dudes en ponerte en contacto vía E-mail o teléfono
 
 
Gabinete de Prensa, Imagen y Comunicación de DalecandELA Fest 4
Webzine:
www.theborderlinemusic.com 
Web de Servicios Profesionales
www.theborderlinepress.es 
Contacto: Kiko Salinas | Mónica Navarro || Tlf: +34 958 52 24 55 || +34 647 73 46 89
E-mail:
promociones@theborderlinepress.com | E-mail2: mon.mar@theborderlinepress.com
 
 

Información y Contacto:
E-mail: info@dalecandela.org 
Web: www.dalecandela.org
 
 
En total cumplimiento con el Reglamento General de Protección de Datos (GDPR) usted puede ejercer sus derechos de supresión o olvido, rectificación, cancelación y oposición al tratamiento de datos o recepción de e-mailing escribiendo o preferiblemente reenviándonos el correo recibido al siguiente e-mail:  bajas@theborderlinepress.com