|
|
|
|
|
|
DalecandELA Fest antolakuntzak
laugarren edizioko kartela aurkeztuko du azken
inkorporazio hauekin: León Benavente, Carlos Ares,
Santi Guzmán, Swingtronics, Los Toldos, Hornies, Moses &
The Tablets
eta The Rock & Kids Band. Izen hauek, Iván
Ferreiro, Gari, Drugos, Sotomonte, Los Zigarros, Coti,
Susan Santos, The Half Nelsons eta Fizzz
bezalako artistekin batera, ELAren aurka abestuko dute. |
|
|
|
|
|
|
Irailaren 18tik 21era, Getxoko Portu Zaharra (Bizkaia)
eszenatoki solidarioa bihurtuko da, sarrerak doainik
izanda. Musikaz gain, aktibitate artistikoak, kirol
jarduerak, umeentzako ekintzak eta kontzientziazio
jarduerak izango ditugu, dena gastronomia onenarekin
batera. Guzti hau ELA (esklerosi laterala
amiotrofikoa) gaixotasuna ezagutarazteko, ikerketarako
eta gaixotasuna pairatzen dutenentzat dirua biltzeko
izango da.
Informazio gehiago hemen.
León Benavente, Carlos Ares, Santi Guzmán,
Swingtronics, Los Toldos, Hornies, Moses & The Tablets eta The
Rock & Kids Band Bizkaian dugun festibal
indartsuenetara batu dira, artista famatu hauekin
batera: Iván Ferreiro, Coti, Los Zigarros, Gari,
Susan Santos, Akatz, Garbayo, Drugos, Sotomonte, Los
Retros, The Half Nelsons eta Fizzz. Festibal
honek gaur egun ezagutzen diren artista
garrantzitsuenetako batzuk ekarri ditu eszenatokira,
bere abestiekin gaixotasun honen aurka borrokatzen duen
ekimen baten alde, beti itxaropena eta gogoa gidari. |
|
|
DalecandELA elkarteari buruz:
2019an sortu zenetik, DalecandELA elkartearen helburua
ELA gaixotasuna gizarte, gobernu eta erakundeen aurrean
ikusgai jartzea izan da. Horrez gain, ikerketarako eta
gaixotasuna pairatzen dutenen bizi-kalitatea hobetzeko
dirua biltzen dute, bizitza honetan garrantzitsuena
bidea dela helaraziz.
Horretarako, elkarteak hainbat ekintza eta jardunaldi
antolatzen ditu, hala nola erakusketa artistikoak, kirol
jarduerak, bidaiak, hitzaldi motibazionalak eta
desafioak. Gainera, soinu banda propioa ere badu,
helburu solidarioekin Getxoko musika-taldeek grabatua. |
|
|
 |
|
|
|